Hauek dira landu ditugun Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH edo ODS gazteleraz); ipini ezazu kurtsorea ikono bakoitzaren gainean, landu ditugun proiektuak ikusi ahal izateko.
Osasun mentala – Berpiztu batzordea
Hazi eta Ikasi Tolosa
Dementzia bizitzen
Kale kontaketa
Mugi Tolosa eta Ibarra Martxan
Auzoari begira
Agenda 2030 – Jasangarritasun batzordea
Elkartruke azoka
Sendabelarren katalogo digitala
Eguzki plakak
Kargadore elektrikoak
Euskara batzordea
Bigarren eskuko material sanitarioa
Garagardo bat nahi? OD1
Sorotsi nahi? -ERI + GI2
Heziz osasuntsu bizi – FARMA
Kosmetikoak sortu eta plazaratu – FARMA
Irakurketa tailerra
Garaguneko apoioak
Erradioterapiaren eragin psikologikoak
TOLOSAKO INMAKULADA kooperatibak 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duen konpromisoa sendotu du.
KOOPDS Euskadi autodiagnostikoaren bidez egindako lanak erakusten du kooperatibak hainbat helburutan egiten duen ekarpena: pobrezia murriztea, osasuna eta hezkuntza hobetzea, genero-berdintasuna sustatzea, ura eta energiaren kudeaketa jasangarria bultzatzea, eta klima-ekintza, biodibertsitatea eta komunitate iraunkorrak babestea besteak beste.
Kooperatibak hainbat ekimen praktiko garatzen ditu —genero-berdintasunerako plana, uraren kudeaketa arduratsua, eta ustelkeria prebenitzeko barne-araudia— garapen jasangarriaren alde egiteko. Gainera, etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten du, 2030 Agendako helburuak bere kudeaketan txertatzen jarraituz.
Euskal kooperatibismoak funtsezko rola du Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko, bere balioek eta antolaketa-ereduak parte-hartzea, berdintasuna eta baliabideen kudeaketa bateratua sustatzen dituztelako. Eredu horrek aukera ematen du gizarte- eta ingurumen-erronkei modu eraginkorragoan erantzuteko, negozio-ereduak berritzeko eta komunitatearekin lerrokatutako garapen iraunkorra sendotzeko.











