Dual berria
Lehenengo mailako ikasleek, enpresako edo lantokiko prestakuntza dualean sartzeko aukera izango dute. Helburu nagusienetako bat, lantokian egindako prestakuntza orduak gehituz, ikasleen konpetentziak hobetzea da, prestakuntza maila hobea egiaztatzea eta enplegagarritasuna handitzea.
Dual aurreratua
Ikasketak lanarekin uztartzeko aukera ematen duen esperientzia da. Lanbide profila eta formakuntza estuki loturik daudenez, modulu batzuetako gaitasunak lanean bertan lortzeko aukera izango duzu ikastolan eta enpresan ikaskuntza esperientziak bateratuz.
Bere helburu nagusiak hauek dira
- Gazteei enpresa eta ikastetxearen arteko lankidetzaren bidez ikasiz, LHko titulu bat lortzeko aukera eskaintzea.
- Ikasleei lan munduko konpetentzia osagarriak enpresan bertan eskuratzeko aukera ematea, baliabide ekonomikoak eskuratzen dituzten bitartean.
- Gazteak lan munduan sartzeko aukerak areagotzea, lan-merkatuko eskarira hobeto egokituz, eta lan eta hezkuntza munduaren arteko lotura azaltzea.
- Eduki eta metodo pedagogikoei dagokienez, LHko enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatzea.
Mota ezberdinak daude
- Ikastetxe-enpresa alternantzia, kontratutarekin.
- Ikastetxe-enpresa alternantzia, beka batekin.
- Mota honetako ezaugarriak honako formazioa dute.
Informazio gehiago
Mota honetako prestakuntzak Autonomia Erkidegoan zehar banatzen ari dira, beraien arabera prestakuntza-eskaintza eta programa bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan izan behar dira.