
Xedea
TOLOSAKO INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA (TILI) Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen baitan (EHI) dagoen osasun eta gizarte arloan espezializatutako Lanbide Heziketako itunpeko zentro integratua gara. Nazioartera begirada irekiz euskal kulturarekin konprometituta dagoen kooperatiba gara.
Suhar 2025 proiektuaren bidez arlo pertsonala, profesionala eta soziala garatzeko testuinguru anitzak eskaintzen ditugu. Gizartea berdintasunetik eraldatu nahi duen zentro jasangarria gara, eta laneratzea bermatzeko enpresen eskakizun eta beharrei erantzuten diegu.
Errendimendu altuko lidergo eta langile kualifikatuetan oinarrituta, talentua sustatuz, bikaintasunez eta etengabeko hobekuntzarako lege eskakizunak bermatuz, berrikuntzak eta aldaketak kudeatzen dituen zentro adimenduna gara.
Honako hauek dira gure ikastola identifikatzen duten ezaugarriak:

Ikaslearekiko
gertutasuna

Ekintzailetasuna
eta digitalizazioa

Inguruko enpresekin
konpromisoa

Berrikuntza

Nazioartekotasuna

Gizartean errotua

Jasangarritasuna
