Skip to main content
 
 

 
 

 

Etorkizunerako prestatutako instalakuntzak

Digitalizazioa eta teknologia oinarri dituzten espazio irekiak, balioanitzak eta egoeraren beharretara egokitzen direnak.

 

Hezkuntza eskaintza

Gizarte eta osasun arloko goi eta erdi mailako zikloak.

Kudeaketa sistema

Ezagutu ezazu azalpen interaktibo baten bidez, zein den gure sistemaren funtsa, gaur egungo beharrei egokitua

Hezkuntza proiektua

Gure proiektuaren nondik norakoak, zergaitik egiten gaitu ezberdinak eta hezkuntza merkatuko eskaintza egokia

Instalakuntzak

Formakuntza beharrei moldatutako instalakuntza eta punta-puntako ekipamendu tekniko eta didaktikoa dugu

Gure hezkuntza eskaintza

Goi mailako zikloak

Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria

Gizarteratzeko beharrezko esku-hartzeak identifikatu, antolatu eta aurrera eramateko gai izango zara, eleaniztasunean egoerei aurre eginez.

Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko goi-mailako teknikaria

Medikuaren agindua betez eta Diagnosi Irudiko teknikak erabiliz (esate baterako) Erradiologia, TAC, Erresonantzia, Medikuntza Nuklearra, Ekografia… irudiak lortuko dituzu pazientearen diagnosirako eta tratamendurako.

Osasun-dokumentazioko eta administrazioko goi-mailako teknikaria

Pazienteen arretan eta osasun-zentroen administrazio-kudeaketan, esku hartzen da informazio eta dokumentazio klinikoa tratatzeko prozesuak antolatuz, datuak bilduz, erregistratuz eta kodetuz, informazioa balidatuz eta araudiaren betearazpena bermatuz.

Protesi-audiologiako goi-mailako teknikaria

Titulu honen konpetentzia orokorra entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea da, eta, horretarako, audiologia-ebaluazioa egitea, etab.

Erradioterapiako eta dosimetriako
goi-mailako teknikaria

Titulu honen konpetentzia orokorra da erradiazio ionizatzaile bidezko tratamenduak aplikatzea, medikuaren aginduz; iturri kapsulatuak dituzten ekipoak edo erradiazioen produzitzaileak erabiltzea, etab.

Erdi mailako zikloak

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzen lan egingo duzu, etxeko edo instituzioetako esparruan arreta emanez, hau lortu ahal izateko arlo ezberdinetan laguntza jarduerak eskainiz.

Erizaintza laguntzailea

Pazientearen laguntzarako zerbitzuetan eta bere inguruko osasun baldintzetan lan egingo duzu eritzaintza-taldeko kide gisa, lehen mailako laguntza zentroetan, komunitatearentzako laguntzetan edo/eta laguntza espezializatuetan.

Farmazia eta parafarmaziako teknikaria

Biltegien kudeaketa eta administrazio lanak egiteko, farmazia produktuak elaboratzeko, salmentak burutzeko eta osasunaren sustapena aurrera eramateko gai izango zara, farmazia bulego eta parafarmaziako establezimenduetan nahiz ospitaleetako farmazia zerbitzuetan.

Hezkuntza proiektua

Hezkuntza Proiektua: Metodologia Aktiboak: Erronkak

Metolodogia, lan eremuan aurki daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea ematean datza, ikasleak ekipo batean partaide aktibo moduan lan eginez.

Ikasle bakoitzak, bere irteera profila oinarri hartuta, beharrezkoak zaizkion zeharkako konpetentzia (talde lana, komunikazioa, gatazka kudeaketa, ekimena..) eta espezifikoak bereganatzeko aukera du.

Eta guztia hezkuntza kooperatiboa ardatz hartuta:

  • Elkarmenpekotasun positiboa
  • Helburu komuna
  • Bakarkako erantzunkizuna
  • Aurrez-aurreko komunikazioa

Hizkuntza proiektua

Multilingualism – Eleaniztasuna

Kudeaketa
Sistema

  • Zeregina, ikusmira eta Balioak
  • Kudeaketa politika
  • Estrategia

Laguntzaileak

Gurekin elkar-lanean diharduten erakunde, enpresa eta instituzioak

Ziurtagiriak

Galderaren bat guri bidaltzeko gura duzu?

Skip to content