Erasmus + KA1
Pertsonen mugikortasuna. Praktikaldiak atzerrian egiteko
Erasmus gutuna
Gure ikastetxea Erasmus+ programa europarrean parte hartzea ahalbidetzen dion Erasmus Gutunaren jabe da, ikasleei atzerriko enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzen zaielarik. Erasmus charter for higher education 2021-2027.
Honela, formazio beharrak Europako beste herrialde batean asetzeaz gain, ikasleek beste kultura bateko hizkuntza eta ohiturak ikasteko berebiziko aukera dute, besteekin erlazionatzeko trebetasunak lantzeaz gainera.
Alde batetik, goi mailako ikasketentzat ikastetxeak proiektu propioa du eta diru-laguntzak eskatzen ditu ikasleak atzerrira bidaltzeko. Bestalde, Confebask-en bitartez ere atzerrian praktika aldiak eskaintzen dira.
Polonia, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal…bezalako herrialdeetan burutu daitezke praktika aldiak. Irakasleek ere badute atzerrian esperientzia eskuratzeko eta metodologia desberdinak ezagutzeko aukera, beren eguneroko lana hobetzeko asmotan burutako egonaldien bidez.
Erasmus 2022 – Esperientzietako bat
Gure ikasleak diren Haizea Begue eta Saioa Calvo-ren praktikaldia.
Beste urtetakoak
Erasmus + KA2
Hezkuntza zentroetara bideratzeko berrkuntzarako praktika honen kooperazioa
Gure ikastolan Erasmus programak sustatzen dira, inklusioa, eleaniztasuna eta batasun soziokulturala helburu bezela edukiz.
Hauek lortzeko, ingelesaren ikaskuntza eta hizkuntza zein kultura aniztasuna sustatzeko proiektuak eramaten dira aurrera besteak beste.
Vetreality proiektua
Irakasleek eta prestatzaileek inklusioa sustatzeko dituzten gaitasunak hobetzea lehentasun gisa identifikatu da. KA2 proiektu honen bidez, Italia, Portugal, Irlanda, Austria etab. herrialdetako kideekin batera, Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak hezkuntzan eta prestakuntzan integratzeko proiektua emango da aurrera. Irakasleak eta prestatzaileak prestatu behar dira, tresna digitalak eta berritzaileak erabil ditzaten. VETREALITYk erantzun bat ematen die aipatutako beharrei, helburu den taldeari – LHko irakasleak/prestatzaileak – gaitasun digitalak emango baitizkio ikasleen ikaskuntza-prozesuan aldaketa berritzaile horri ekiteko.
Aste internazionala
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, martxoaren 22-26 artean “Aste Internazionala” ospatuko da eleaniztasuna eta aniztasun kulturala lantzeko. Aste horretan, eguneroko martxa aldatu eta Ikastolak ateak irekiko dizkio nazioartean aurki genitzazken hizkuntza, ohitura, kultura zein tradizio ezberdinei askotariko ekintza eta jardunaldiak izango ditugularik.
Le Mans
Ikasleen elkartrukeak eta praktikaldiak
Frantziako Le Mans hiriko Lycée Professionnel privé Joseph Roussel ( http://www.lyceeroussel72.com/) ikastetxearekin harreman estua du ikastolak 2015/16 ikasturtetik. Ikasleek atzerrian esperientziak bizitzeko, hizkuntz trebetasunak garatzeko eta beste kultura baten ezagutza sustatzeko, bi ikastetxetako ikasleen arteko elkartrukeak egiten dira, enpresetan praktikaldiak antolatuz.
Atzerriko egonaldiak erasmus +aren kasuan baino laburragoak dira (2-3 aste), eta atzerrira joateko aukeraz gain, ikasle frantsesak etxean jasotzeko aukera eskaintzen du. Ikastetxeak dira, praktikaldietarako hitzarmenak dituzten enpresetan ikasle horientzat praktikak antolatzen dituztenak.





