Skip to main content
Global Innovation Day 2025-ean izan ginen, Donostiako Basque Culinary Centerren GOe eraikin berrian. Innobasque | Agencia Vasca de la Innovación-ek antolatutako hamalaugarren edizioa, Zientziatik berrikuntzara lelopean.
Donostia, orain gutxi IBMren ordenagailu kuantikoa abiarazi duen hiria eta Europako Berrikuntza hiriburu izateko hautagai berria izanik, berrikuntzaren sinbolo bilakatu da. Jardunaldian, zientzia, teknologia, osasuna eta jasangarritasuna uztartu ziren, Euskadin garatzen ari diren proiektu aurreratuen erakusleiho bilakatuz:
💧 Surphase (Iliane Rafaniello) konpainiak uraren eskasiari aurre egiteko garatutako soluzio disruptiboa aurkeztu zuen, nanoteknologiaren bidez ura edangarri bihurtzeko gaitasuna erakutsiz.
🚗 Gestamp (Aloña Auzmendi) enpresak, automozioaren etorkizun jasangarria irudikatuz, robotika eta adimen artifizialaren bidezko ekoizpen soluzioak azaldu zituen.
🧬 Oncomatryx Biopharma-k (Pedro Esnaola) minbizi metastasikoa garaitzeko farmako berritzaile baten emaitza esperantzagarriak partekatu zituen.
🧠 Bizi programa, Osakidetza (Andrea Gabilondo) Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen ekimena, suizidioaren prebentzioan oinarritutako eredu berritzaile gisa nabarmendu zen.
🔋 H2SITE-k (Gorka Hermoso) hidrogeno berdearen ekoizpena eta, bereziki, haren garraioa errazteko materialen zientzian oinarritutako soluzioak aurkeztu zituen, TECNALIA Research & Innovation eta Eindhoven University of Technology-ren kolaborazioarekin batera.
Gainera, klima aldaketaren inguruko gogoetak María José Sanz Sánchez (BC3 – Basque Centre for Climate Change) eta Humberto Llavador -en (Universitat Pompeu Fabra – Barcelona) bitartez izan genituen. Amaitzeko, gazteen parte hartze aktiboa izan zen topaketaren azken ukitua, plastikoaren etorkizun jasangarriaren inguruan hausnartuz.🌍