Tolosako Inmakulada lanbide Ikastolak, Biozinetzietarako, bioekonomiarako eta osasuneko proiektu teknologikoak eskaintzen ditu Enpresentzat Zerbitzu Gisa.
- Protokoloak / Praktika klinikoari buruzko gidak
- Diagnostikorako tresnak eta sistemak
- Etxeko arretarako telelaguntza zerbitzua
- Menpekotasuna, mugikortasun murriztua eta adineko pertsonentzat laguntza teknikoak
- Bizi istorioak
- Produktu pertsonalizatuen diseinu eta 3D inpresioa
- Soluzio audiologikoak
- Inbentarioa kontrolatzeko sistema bisualak
- Kontrol prozesuen automatizazioa
- Esperientzia inmertsiboak
- Metabertsoa
- I+G proiektuekin kolaborazioa
Jarri harremanetan mikelg@inmakuladatolosa.eus helbidearekin edo deitu 943 67 36 29 telefonora (Mikel Garmendia).
1. Protokoloak / Praktika klinikoari buruzko gidak
Nerabe-gazteen osasun mentala
Nerabeek/gazteek erronken edo ezbeharren aurrean egokitzeko duten gaitasuna hobetzen duen programaren aplikazioan oinarrituko da , eta aldi berean, bereziki, suizidioaren prebentzio-programa garatuko da.
Espazio-lagunkoien diseinua (soziabilizazio espazio berritzaileak) ikastetxeeetan.
Elkarzaintza
Gipuzkoako ikastetxeetan BBB-an eguneratzeko/trebatzeko programa
- Esperientzia errealetan oinarritua – Errealitate birtuala.
- Protokolo-kartelak.
- Sensibilizazio bideoak.
- Gelan lantzeko unitate didaktikoak.
Jarreren asaldura
Bizikidetza Unitate batetan, jarrera asaldurei aurre egiteko banakako estrategiak eskeintzeko tresna.
- Pertsona baten portaera-arazoak agertzea eragiten duten ezaugarri pertsonal biologikoak, psikologikoak eta sozialak ezagutzea.
- Jokabide-arazoa gertatzen den unean prebentzio- eta postbentzio-estrategiak jasoko dituen banakako plan sistemikoa egitea.
- Pertsona baten jokabide-arazoen adierazpenen intentsitatea eta kopurua murriztea.
2. Diagnostikorako tresnak eta sistemak (FISIO-EKO)
Fisioterapiako zentro txikientzat, ikastolan dugun ekografoa eskaintzen dugu, fisioterapiako profesionalek erabil dezaten:
- Lesioa objetiboki ebaluatzeko aukera ematen du, eta, horrela, akats bat egiteko aukerak murrizten ditu.
- Lesioaren kokapen zehatza ahalbidetzen du.
- Bilakaera baloratu daiteke, lesioaren jarraipenean.
- Zehaztasun handiagoa ziurtatzen du, eta errekuperazioan eman beharreko urratsak zehatzago programatu daitezke.
3. Etxeko arretarako telelaguntza zerbitzua (TELEADIN)
Proiektu honetan, urruneko telelaguntza zerbitzuaren bidez, menpekotasun egoeran dauden eta desio gabeko bakardadea pairatzen duten pertsonen zahartze baliodun eta aktiboa sustatzen da, bere gizarte parte hartzea, osasuna eta segurtasuna bermatuz, beti ere, pertsona bakoitzean oinarritutako plan integrala ardatz izanda.
4. Menpekotasuna, mugikortasun murriztua eta adineko pertsonentzat laguntza teknikoak.
- Mugikortasun pasiboko produktu teknologikoak eta jarduera fisikoko protokoloak.
- Zentzumenen gaitasunak hobetzeko produktu teknologikoak eta ikus-entzunezko materiala. Snoezelen izeneko karro multisentsorialaren eta ikus entzunezko eduki pertsonalizatuaren bitartez, estimulazio multisentsoriala, erlaxazioa edo estimulazio kognitiboa landu dezakegu.
- Aisialdiko esperientzia inmertsiboak eskaintzen dituzten produktu teknologikoak.
5. Bizi istorioak
Proiektu honen bitartez, pertsona, familia eta komunitatearen erlazioa indartu nahi da. Horrela, autoezagutzarako eta hausnarketarako espazioa osatzen da. Elkarlotura, inspirazioa, motibazioa, ikaspen eta irakaskuntza, memoria kontserbazioa eta balio emozionala lantzeko sortutako proiektua. Bertan, familiek, profesionalek eta erabiltzaileak berak, beraien espazio propioa sortzea daukate eta ondoren hau portfolio digital edo liburuxka batean islatu.
6. Produktu pertsonalizatuen 3D diseinua eta inprimakesioa
3D inprimaketa medikoa:
- Biomodeloak: Pazienteen tratamendua optimizatzeko eta haien diagnostikoa edo interpretazioa errazteko.
- Inmobilizazio produktu pertsonalizatuak: Inmobilizazio ferula pertsonalizatuak eskaintzen dira: hatza, eskua, eskumuturra, ukondoa, besoa, besaurrea, orkatila. 3D ferulak gaixoen neurrira inprimatzen dira, eta errekuperazio denbora laburtzen Abantaila nabarmenen artean, urarekiko erresistentzia, pisu eskasa eta aireztapena daude.
- Protesientzako funda pertsonalizatuak (Biocovers):Protesientzako funda pertsonalizatuak eskaintzen dira protesi integrala duten eta ukitu estetikoagoa eman nahi dioten pertsonentzako.
Laguntza egokituak:
Eguneroko elementuak pertsonalizatu edo egokitu behar dituzten pertsona asko daude: koilarak, orraziak, giltzak… Eskaner bati eta 3D diseinuko programei esker, eguneroko produktuetarako egokitzapenak diseinatu eta garatzen ditugu mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Produktu tekniko pertsonalizatuak:
Produktu teknikoen diseinua eta garapena eskaintzen dugu, neurrira egindako piezak behar dituzten proiektuetarako.
7. Soluzio audiologikoak
- Azterketa audiologiko mugikorrak: Etxean miaketa klinikoak eta audiometriak egiteko aukera ematen dugu.
- Euskarazko entzumen-probak egiteko programa: Euskarazko logoaudiometria proba sorta eskuratzeko aukera dugu.
- Molde pertsonalizatuak: Molde pertsonalizatuak diseinatzeko aukera ematen dugu kanpoko belarrian anomaliaren bat duten pertsonentzat.
8. Inbentarioa kontrolatzeko sistema bisualak
Kontrol sistema bisualak diseinatu ditzakegu, inbentarioaren eskuzko jarraipena egiten duten enpresetan honen kontrola errazteko.
9. Kontrol-prozesuen automatizazioa
Tresna digitalen bidez, kontrol-prozesuak automatizatzeko gai gara, giza akatsak saihesteko:
– Farmazietan dispentsazioak automatikoki kontrolatzea.
– Ordenagailurako eskuzko apunteen erregistro automatikoa.
– …
10. Esperientzia inmertsiboak
Edozein eszenatoki birsortu daitekeen espazio bat eskaintzen dugu, ingurune errealistago batean praktika desberdinak egiteko.
- Larrialdi-simulazioen praktikak egiteko ingurune inmertsiboa.
- Audifonoak probatzeko esperientzia inmertsiboak: Gela interaktiboetan jarduerak eta esperientziak egiteko espazio bat eskaintzen dugu, audifonoak probatzeko helburuarekin.
11. Metabertsoa
Metabertsoan espazioak sortzeko aukerak, erakusketak egin, taldeekin bildu…ikus, entzun eta hitz egiteko aukera dituen baliabidea. Bere onuren artean honako hauek aipatu genitzazke:
- Komunikazio hobetzeko aukera.
- Lan egiteko aukerak, eta lankidetzak urrunetik edo telematikoki baliatu daitezke.
- Esperientzia inmertsiboak sortzeko aukerak.
- Ekonomia digitala sustatu lezake, e-commerce-aren bitartez.
- Pertsonalizatua eta guztiz sortzailea.
- Internetaren erabilera baliatuz, edozein lekutatik sartzeko aukera.
- Ingurune birtualak, simulazioak egiteko aukera desberdinak eskeini ditzake.
12. Lankidetza I+G proiektuetan.
Zabalik gaude ikerketa-proiektuetan parte hartzeko eta eskura ditugun ezagutza eta teknologiak eskaintzeko.











