Skip to main content
PROIEKTUAK

Urratsbat

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Informazio gehiago

Zer da Urratsbat?

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean,  programako partaideek  beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…)   enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz)  arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza  eskainiko diola eta bere ondoan  laguntzaile moduan arituko dela.

Nori zuzendua dago

Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.

Aurreko urteetan Urrats bat programari esker TILIn sortutako enpresa batzuk

AMETSA haur eskola, Astigarragan dago eta Nahia Ormaetxea da promotorea.

Landa haur eskola,  Elixabete Erizaleta da promotorea eta Urdazubin kokatzen da

KODIKLINIK, Josune Avila eta Leire Lopez dira promotoreak. Tolosan dago kokatua.

Skip to content