Skip to main content

Dakizuen bezala Euskaraldiko 4. edizioa udaberrian izango da: maiatzaren 15etik 25era. Entitate moduan eman dugu izena eta euskararen erabileran urratsak emateko ariketa lantzen ari gara.

Eta mezu honen bidez, zu ere Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaitugu, belarriprest edo ahobizi izanda!

Euskaraldia ariketa sozial bat da: euskararen erabilera biderkatzea helburu duena. Hikuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretatako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.

Eman izena Euskaraldian!

EUSKARALDIA BEHAR DUGU!
Euskaldunok, euskarak, euskalgintzak eta jendarte honek. Zergatik?

  • Euskararen erabilera erdigunean jartzen duelako.
  • Kontzientzia linguistikoa pizten duelako, hizkuntza ohiturak auzitan jarriz.
  • Ez delako euskararen aldeko kanpaina hutsa.
  • Euskaldun aktiboak ahalduntzen laguntzen duelako.
  • Euskaldun pasiboak prestigiatzen-motibatzen laguntzen duelako.
  • Eraginkorra delako epe ertain-luzean.
  • Nazio mailakoa eta masiboa izanik, batzen gaituen ekimena delako.
  • Euskara agenda eta iritzi publikoaren lehen lerroan jartzen duelako.

Nola hartuko dugu parte?

  • Kideoi Euskaraldiaren berri emanez, eta, euskara ulertzen duzuenoi ahobizi eta belarriprest izateko deia eginez.
  • Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egoteko prestakuntza tresnak aztertuz eta zuekin partekatuz.
  • Ariketan parte hartzen ari garela ikusgarri eginez (inguruko pertsonei egiten ari garenaren berri eman, espazioak apaindu, ariketa egunetan txapak janzteko deia egin, eta abar.).

Gogoan izan…

  • Belarriprest bazara aldiro erabakiko duzu euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez duzu euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenei zuri euskaraz hitz egiteko eskatuko diezu.
  • Ahobizi rola aukeratzen baduzu, berriz… euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo duzu uneoro. Aurrean duzunak euskaraz ulertzen ote duen ez dakizunean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko duzu. Eta zaila iruditu arren, aurrean dugunak ulertu bai baina euskaraz hitz egiten ez duenean ere euskarari eutsiko diogu (elkarrizketa elebidunak mantenduz).

Animatu eta eman izena!
Milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortuko dugu!
Elkar mugituz egingo dugu!