Proiektuak

Euskadiko LH Fit: Osasungaming programatik, Lanbide Heziketan ongizatea indartzeko sareruntz

Euskadi LH FIT proiektuak Estatuan ezarriko den Lanbide Heziketarako Jarduera Fisiko Osasungarri eta Kirolen inguruko lehen Zerbitzuaren ernamuina izan nahi du, ebatzi berriko aukera legegile bat aprobetxatuz. Horretarako, Lanbide Heziketako ikasleen sedentarismo maila aztertu eta Zerbitzuaren kudeaketarako proposamen berritzaile bat aurkeztu nahi du. Bestetik, zerbitzua sustatzeko baliabide eta beharren azterketa egitea du helburu, eta, legedia kontutan hartuz, kudeaketa eredu bat ekarriko duen ebidentzien ikerketa txosten bat aurkeztea.