
Donostiako Easo Politeknikoak eta Tolosako Inmakulada Ikastetxeak Tknikarekin garatu duten proiektua lehen postuan gelditu da, Estatuko 300 ikastetxek baino gehiagok aurkezturiko proiektuen artean
“Ongizate emozionala Euskadiko Lanbide Heziketan” izeneko proiektuak lehen saria lortu du “Ongizate emozionala hezkuntza arloan” sarien lehen edizioan, Estatu osoko ikastetxeek aurkeztutako 300 proiektu baino gehiagoren aurretik.
Saritutako proiektua (Ongizate emozionala Euskadiko Lanbide Heziketan) Donostiako Easo Politeknikoa eta Tolosako Inmakulada Ikastetxeak garatu dute, Tknika-ren koordinaziopean (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Sailarena). Ikastetxe horietako ordezkariek 8.000 euroko saria jaso dute gaur eguerdian, Madrilen egindako sari-banaketa ekitaldian. Bi ikastetxeek B modalitatean aurkeztu zuten proiektua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten funts publikoekin sostengatutako ikastetxeentzako modalitatean.