Proiektuak

3D biomodeloak

Diagnosi Irudietatik abiatuta, 3 dimentsioetako irudiak sortzeaz gain, hauen impresio bat izatea (3D biomodeloena) geroz eta demandatuagoa da zirujau eta radiologoen aldetik. Izan ere Ospitale asko 3D departamentuak inplementatzen ari dira behar hauei aurre egiteko. Biomodeloen balioa arlo desberdinetan plasmatzen da, besteak beste, zirujia konplexuen planifikazioan, zirujiaren denboraren murrizpena ere baimentzen du, pazientearekin komunikazio eta ulermena areagotzen du etb.

Biomodeloen sorkuntzak konpetentzia tekniko berriak eskatzen ditu, eta gure ustetan, konpetentzia hauetariko batzuk Diagnosi Irudiko teknikariak izan beharko lukete. Hori dela eta, proiektu honen baitan, prozesu guztia aztertu eta ulertzeaz gain, Diagnosi Irudiko teknikariaren kurrikuluma eraldatu nahi da, profesional hauen konpetentziak eta beraz lan munduratze tasak hobetzeko asmoarekin.